Aurkezpena
Aurkezpena
2004. urtekoa ASTEBURU MUSIKATUEN bigarren urtea izan zen. Aurreko esperientziarekin gauzak errazago joan ziren eta igandeetako sargoriaz gozatzen jarraitu genuen. Jarraian, urte honetan aritutakoen aipamen laburra egiten degu eta amaieran, iazko balorazioa ere.
DISKO JARTZAILEEN AURKEZPENA (eta iazko balorazioa)
2004
HERNANIN IGANDE MUSIKATUAK
IGANDEKO SARGORIA
2004ko UDABERRIA
ZER
Diska jartzaileen sesioak. Musikan adituak (eta adiktoak) direnek eskeinitako saioak. Normalean entzuten ez ditugun musika estiloak ezagutu eta musika horiekin gozatzea izango da helburua (reggae, rap, soul, funk, jazz, musika elektronikoa, afrikarra, brasildarra...).
Bigarren urtea da horrelako ekimena martxan jartzen dugula. 2003ko udaberrian (lau saio) eta udazkenean (beste lau) egin genituen. Tilosetako kioskotik diska jartzaile ugari igaro dira ( Makala, Black Jiko, Bad Sound System, Zigor DZ, Aritz Sound System, Daddy Jeff, Mr. Snoid, e.a.).
NOIZ
Asteburu eta jai egunetan. Arratsaldez. Jende aurrean eskeinitako musika gauarekin eta festarekin erlazionatu ohi da, ekimen honekin eremu hori gainditu eta egun argiz ere musikarekin gozatu daitekeela aldarrikatu nahi da.
Saioak arratsaldez dira. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (erreferentzi modura).
2004ko UDABERRIA
I. SESIOA: Maiatzak 09. Hernaniko Aritz `Sound System¥ aritu zen musika aukeraketan. Reggae, soul, afrikar musika eta brasildar doinuak jarri zituen bi ordu luzez.

II. SESIOA: Maiatzak 16. Zumaiako Esther `Sister Tickle¥ aritu zen musika aukeraketan. Ihintza tabernako diska jartzailea Euskal Herrian musika jartzen duen emakume bakarrenetakoa da. Acid Jazz estilo goxoan murgildu zen.

III. SESIOA: Maiatzak 30. Andoaingo Jabi `Jah-B¥-k jarri zuen musika. Jamaikar doinuak eskeini zizkigun reggae musikaren barruan dauden estilo desberdinekin (roots, dancehall, dub...).

IV. SESIOA: Ekainak 06. Donostian jaio baina azken urteotan Hernanin bizi den IÒaki `Daddy Jeff¥en sesioa izan zen laugarrena. Selektah Kolektiboko partaide ezaguna (bi diska kalean, rap musika abesten aintzindaria). Rap, funk eta disco musika estiloak eskeini zituen.

Daddy Jeff, igande sargorietako titular zintzoa beti :-)
V. SESIOA: Ekainak 20. Ingaleterrako London hiriburuan jaioa baina Hernanin bizi den Mik `Dirty Vinil¥ek eta Aritz `Sound System¥ ek erdibana egindako saioa. Rare groove, dub eta orohar musika beltza delakoaren hainbat estilo jorratu zituzten.

2004ko UDAZKENA
I. SESIOA: Irailak 26. Ohikoa denez denboraldi bakoitzaren hasieran Hernaniko Aritz `Sound System¥ aritu zen musika aukeraketan. Selektah kolektiboko partaideak “musika beltza” deritzana jarri zuen; reggae, soul, afrikar musika eta brasildar doinuak jarri zituen bi ordu luzez.

II. SESIOA: Urriak 3. Ingaleterrako London hiriburuan jaioa baina Hernanin bizi den Mik `Dirty Vinil¥ek egindako saioa. Rare groove, dub eta beste hainbat estilo jorratu zituen.

III. SESIOA: Urriak 10. Hernaniko diska jartzaile gazteei aukera emanez Gorka “La Ultima Rola” aritu zen musika aukeraketan (house eta lounge goxoa gehien bat) eta berarekin batera, Donostian jaio baina Hernanin bizi den Daddy Jeff beteranoa aritu zen (rap eta hip-hop doinuekin). Odol zahar eta berriaren arteko oreka.

IV. SESIOA: Urriak 17. Zumaiatik espreski etorritako Mr. Dubbin Saldaren txanda izan zen. Euskal Herrian jamaikar doinuak zabaltzeagatik ezaguna (bere garaian Egin Irratian “Cannabis baratza” reggae saio ezaguna egiten zuen) oso sesio txuykuna eskeini zigun.

Dubbin Salda, Zumaiako dotorezia Hernanina gerturatzen :-)
V. SESIOA: Urriak 31. Hernaniko Mikel “Antiplastik” (rhythm and blues, rock) eta Juan “Kosmik” (dub, jungle) Aritz “Sound System”-en laguntzaz (musika beltza). Eguraldi txarra egin zuela eta azken unean Sandiusterrin egin behar izan zen eta jendea ez zen azaldu.

-----------------------------------------------------------------
2003ko EDIZIOAREN BALORAPENA
Eguraldiak lagundu duela kontutan izanda oso balorapen positiboa egiten dugu. Igande arratsaldeetako `sargoriari¥ (futbolaren monopolioa, taberna zuloetako tristura...) aize freskoa ekarri dio eta ohikoak ez diren musika estilo lasai eta goxoekin igande arratsaldea konpainia ederrean igarotzeko alternatiba suposatu du. Bolumen egokia eta inor molestatuko ez duen ordutegian jende askoren harreta eta interesa piztu du eta sesioak egon ez diren igandeetan jendeak hurrengoa noiz egingo ote genuen eta astero zergatik egiten ez genuen galdezka aritu da. Ekimen honekin udaran zehar jarraitzeko animoak ere eman dizkigu batek baino gehiagok. Pozik beraz.
Egutegia aurrez zehazten denez eta eguraldiaren menpe ez egoteko leku estaiaren alternatiba bilatzea komeniko litzateke, eguraaldi txarra eginez gero suspenditu behar ez izateko. Leku posibleak: Sandiusterri, Biteri kultur etxea edota Milagrosa.